Bergarako Udalak euskara ikasteko edota ikasketa osagarriak euskaraz egiteko indarrean dituen dirulaguntzak:

  • Bergarako Udal Euskaltegitik kanpo euskara ikasten duten bergararrentzako dirulaguntza. Beste euskaltegi batean edo barnetegian ikasten dutenentzako laguntza da, izan ere Bergarako euskaltegian ikasten dutenentzako laguntzak euskaltegitik bertatik ematen baitira. Informazio gehiago.

  • Udako Euskal Unibertsitateak (UEUk) antolatutako ikastaroetan parte hartzen duten bergararrentzako dirulaguntza. Informazio gehiago.

Dirulaguntzok 2021-2022 ikasturtean edota 2022ko udan egindako ikastaroetarako dira eta eskaerak 2022ko irailaren 15a baino lehen aurkeztu behar dira Bergarako Udalaren Bezeroen Arreta Zerbitzuan (BAZ).

Bestalde, UNEDeko Idazle Eskolak antolatzen dituen modulu eta hitzaldietan parte hartzen duten bergararrentzako dirulaguntza ere eman ohi da urtero, baina dirulaguntza honen araudia aldatzeko fasean dagoenez, honen bidez jakinarazi nahi da 2021-2022 ikasturteko moduluak diruz lagunduko direla, baina 2022ko udazkenean argitaratuko dela araudi berria eta horren berri emango dela orduan udalaren webgunean eta komunikabideetan.

Informazio gehiago: