Ostiralean, uztailak 22, 11:30ean hasita, San Martin plazan egingo den jai batekin amaituko dira aurtengo udaleku irekiak.

Ia 400 haurrek parte hartu dute 2022ko udan Jardun Euskara Elkarteak kudeatzen dituen udal udalekuetan. Ekainaren 27an hasi, eta uztailaren 22an amaituko dute jarduna. Askotariko ekimenak egin dituzte. Esaterako, joan den ostiralean, Txan Magoaren ikuskizunarekin gozatu ahal izan duten haurrek. Berrikuntzak ere egon dira aurtengo egitarauan, arrakasta handia izan zuen txirrista erraldoia, kasu.

Elkarlanean osatu da eskaintza, eragile desberdinen ekarpenekin. Esaterako, herriko ikastetxe guztiek, iaz hasitako bideari jarraituz, haien azpiegiturak jarri dituzte eskura. Jarduerak osasun pandemia aurreko egoeran gauzatu dira.