Uztailaren 18an, astelehena, batuko da udalbatza ohiko osoko bilkuran, 19:30ean, Udaletxeko Pleno Aretoan. Udalaren Youtube kanalaren bidez ere jarraitu ahal izango da bilera zuzenean.
 

Gai-zerrenda: 

1.          2022ko ekainaren 27ko aktaren onarpena.

2.          Alkatearen jakinarazpenak.

3.          Berankortasunari eta Ordaintzeko batez besteko epeari (OBBE) buruzko informazioa. 2022-1 epea (Udal administrazioen Fakturen erregistroa eta berankortasuna).

4.          2022-1 hiruhilekoari dagokion Aurrekontuaren exekuzioa (Udala, Euskaltegia eta Mizpirualde).

5.          Berankortasunari eta Ordaintzeko batez besteko epeari (OBBE) buruzko informazioa. 2022-2 epea (Udal administrazioen Fakturen erregistroa eta berankortasuna).

6.          2022-2 hiruhilekoari dagokion Aurrekontuaren exekuzioa (Udala, Euskaltegia eta Mizpirualde).

7.          A-44 areako 2 eta 3 partzelen inguruko Xehetasun Azterlanaren behin betiko onarpena.

8.          Bergarako udalerrian garrantzi berezia duten eremuetan biodibertsitatea zaindu eta areagotzeko ekimenak sustatzeko lur sailen erosketa.

9.          Bergarako gizon eta emakumeen berdintasunerako III. plana (2022-2025).

10.       Ikasleei zuzendutako “Bergara Bizi” bonu-laguntza arautzen duen udal ordenantzaren onarpena.

11.       Ertzaintza eta Udaltzaingoa elkarlanean aritzeko hitzarmenaren inguruan Udalbatzak 2022ko apirilaren 25ean hartutako erabakia osatzeko proposamena.

12.       Bergarako herriak eta Udalak Euskaraldia ekimenean parte hartzeko proposamena.

13.       Nabarraldeko debagoiendarrek aurkeztutako “Bi ikur, Herri bakarra” izenburua duen mozioa.

14.       Osakidetzako herrietako anbulategien itxieraren aurkako eta osasun sistema publikoa indartzea eskatzeko mozioa, EH Bilduk aurkeztua.

15.       Eskaera eta galderak.