Bergarako udalerriko zergapekoei jakinarazten zaie Merkatu eta Merkatu-txikia tasen 2022ko bigarren hiruhileko erreziboak ordaintzeko  epea, lekuak eta medioak ondokoak direla:

Epea: 2022ko ekainaren 13tik  2022ko abuztuaren 16ra

Lekuak eta medioak:

  • Helbideratutako erreziboak, baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontetik kobratuko dira 2022ko abuztuaren 16an.
  • Helbideratu gabeko erreziboak, ostera, zergapekoak adierazitako zerga-helbideetara bidaliko dira, eta ondoko moduetako batean egingo da ordainketa:
    • Udaletxeko B@Z -Bergararren Arreta Zerbitzua- bulegoan, astelehenetik ostiralera, goizeko 08.00etatik 15:00etara;  eta ostegun arratsaldeetan, 16:00etatik 19:00etara. Uztailaren 1etik irailaren 15era, ostera, astelehenetik ostiralera, goizeko 7:30etik 14:30era. Ordainketa egiteko kreditu- nahiz zordunketa-txartela,  legezko dirua edo Bergarako Udalaren aldeko txeke izenduna erabiliko dira.
    • Udaletxean kokaturiko bulego elektronikoko kutxazainetan ere egin daiteke ordainketa, astelehenetik igandera, goizeko 06:00etatik gaueko 22:00etara bitartean.
    • Bergarako Udalaren Finantza Erakunde laguntzaileen bulegoetan, kutxazainetan eta banku elektronikoetan.
    • Euskal Administrazioaren Ordainketa pasabidea dela medio, beti ere Bergarako Udalari atxikitako finantza erakunde laguntzaileen zerbitzu telematikoak erabilita: konturako kargua eginez, kreditu- edo zordunketa-txartela erabilita edota bizum bidez. Sarbidea: Bergarako Udalaren egoitza elektronikoan dago, “Nire ordainketa on line” atalean: www.bergara.eus

Borondatezko diru-sarrera egiteko epea amaitutakoan premiamenduzko prozedurari ekingo zaio ordaindu gabeko erreziboekin, eta errekarguak, berandutza interesak, eta hala balegokio, kostuak gehituko zaizkio hasierako zenbatekoari.