Espediente zenbakia: 
2022LAAU0004
Deialdiaren xedea: 

Deialdi honen xedea da C1 taldean sailkatzen den aldi baterako delineatzaile topografo bat kontratatzea, egun kontratatuta dagoen aldi baterako langilearen ordezkapena egiteko.

Lanpoltsa: 
ez
Deialdia eta oinarriak
Oinarriak
Izangaiek bete beharreko baldintzak: 

Deialdi honen helburuari jarraituz kontratatua izateko eta, beraz, hautaketa-probetan parte hartzeko, honako baldintza hauek ezinbestekoak dira:
a) LHII delineazioa edo baliokidea.
b) Diziplina-espediente batez edozein administrazio publiko edo autonomia erkidegoko organo konstituzional edo estatutarioen zerbitzutik bereizita ez egotea, ezta, ebazpen judizialaren arabera, enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza erabatekoa edo berezia izatea ere, funtzionarioen kidegora edo eskalara iristeko; edo langile lan kontratudunen kasuan, bereiziak edo desgaituak izan diren lanpostuaren antzeko eginkizunak betetzeko. Beste estatu bateko herritarra izanez gero, desgaitua edo egoera baliokidean ez egotea, eta diziplina-zehapenik edo baliokiderik ez izatea, dagokion estatuan baldintza berberetan enplegu publikora iristea eragotziko duenik, hain zuzen.
c) 3. hizkuntza eskakizunari dagokion euskara-maila, derrigorrezkoa.
d) Nazionalitatez, espainiarra izatea.
Era berean, enplegu publikoetara funtzionario gisa sartzeko hauta-probetan parte hartu ahal izango dute honako hauek ere, nazionalitate espainiarra duten pertsonen baldintza berberetan:
a) Europar Batasuneko Estatu kideetako herritarrak.
b) Espainiaren eta Europar Batasuneko estatuetako herritartasuna dutenen ezkontideek, duten naziotasuna dutela ere, baldin eta zuzenbidearen arabera bananduta ez badaude; eta baita ere herritartasuna dutenaren ondorengoek eta haren ezkontidearen ondorengoek ere, zuzenbidearen arabera bananduta ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, haien mende bizi badira.
c) Europar Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen zirkulazio askea aplikagarri duten pertsonak.
e) 16 urte beteta izatea eta nahitaezko erretiroa hartzeko adin muga gaindituta ez izatea eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean.
f) Indarrean dagoen B motako gida-baimena edo baliokide baten jabe izatea.
g) Zereginak egiteko gaitasun funtzionala izatea. Betekizun hori betetzen dela frogatu beharko da hauta-probak gainditutakoan, udalak langileen osasun kontrolerako izendatutako medikuak egindako sarrera-azterketarekin.
h) Deialdian parte hartzeko Bergarako Udalak Zerga Ordenantzan aurreikusitako azterketa-eskubideengatiko tasa ordaindu izana.
Azterketa egiteko tasa (10,35 euro) ordaintzeari dagokionean, beti transferentzia bidez egingo da eskabideak egiteko aurkezteko epea amaitu baino lehen.
Transferentzia egiterakoan derrigorrez espediente-zenbakia eta deialdian parte hartuko duenaren NAN zenbakia adierazi beharko dira.
Transferentzia agiria eskaerarekin batera aurkeztuko da.
Ordainketa eskaerak egiteko epean egin beharko da kontu korronte honetan:
KUTXABANK ES94 2095 5070 79 1061075569
Hautaketa-prozesuaren amaieran behin betiko zerrendan aukeratutzat agertzen den izangaiak agiri originalak aurkeztuko ditu, bai eta beste guztiek ere, lanpoltsan gelditzen eta deituak izango balira.

Eskaerak aurkezteko azken eguna: 
2022-05-27
Onartu eta baztertuak
Onartutako eta baztertutakoen BEHIN BEHINEKO zerrenda: 
Hautaketa frogak eta merituen balorazioa
Azterketak
Kontratazio erabakia
Lanpoltsaren baldintzak eta zerrenda: 
Deialdiaren egoera: 
Lotutako dokumentuak: