Gipuzkoako Foru Aldundiaren haurrei eta gazteei zuzendutako udako programetan izena emateko epea martxoaren 21etik 29ra izango da.

-UDALEKUAK: 7 – 13 urte bitarteko (2009-2015 urte bitartean jaioak) haurrei zuzendutako programa.
Informazioa eta izen-ematea www.gipuzkoa.eus/udalekuak atalean.

-GAZTE OPORRALDIAK: 14 – 17 urte bitarteko (2005 – 2008 jaioak) gazteei zuzendutako udako programa.
Informazioa eta izen-ematea www.gipuzkoa.eus/go atalean.

Bergarako Udaleko BAZ arreta zerbitzuan ere izena eman daiteke ordutegi honetan:

Astelehenetik ostiralera: 08:00etatik 15:00etara.
Ostegunetan: 07:30etik 15:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.