Sasoi honetan ohikoak diren torradak eta pellak egiteko ikastaroarekin abiatu da gaur, otsailak 22, aratusteetako egitaraua. Aurrez iragarritako emanaldiei gehituko zaie Musika eta Dantza Eskolako txistulariek Euskal Herriko beste zenbait inauteritako dantzekin egingo duten emanaldia. 

Euskal Zirkuaz mozorrotuko da aurten herria Bergarako merkatariek eta Udalak adostuta, eta hortaz, udaletxea ere apainduko da aratusteen sasoian.

Hau da otsailaren 22tik martxoaren 1era bitarte egingo diren ekitaldien egitarau osatua: 

Otsailak 22, asteartea

18:00 Torradak eta pellak egiteko ikastaroa Gorka Lobatoren eskutik Gure Ametsa elkartean. 

Otsailak 24, osteguna

18:15 Euskal Herriko beste zenbait inauteritako dantzak Bergarako Musika eta dantza eskolako txistularien eskutik:

  • Lantzeko inauteria

  • Tolosako inauterien doinuak:

    • Diana

    • Pello ziri ziri (Habanera)

    • Galtzaundi (Habanera)

    • Pitxi pitxi (polka)

    • Isabelita (balsa)

  • Goizuetako inauteria

  • Altsasuko momotxorroak

19:00 Ohitura zaharrei jarraituz, Sorgin-dantza, Bergarako Musika eta Dantza Eskolako dantzari eta trikitilariek eskainia. Bergaran tradizionalki egiten zen moduan, hartza ere aterako da domadorearekin. Geldialdiak: San Martin plazan, Barrenkalean, Fraiskozuri eta Iralan. 

Otsailak 25, ostirala

22:30 Bergarako Musika Banda & Bergarako Orkestra Sinfonikoaren ARATUSTEETAKO kontzertua udal pilotalekuan. 

Zuzendaria: Enrike Txurruka.

Otsailak 26, larunbata

18:00 Pirritx, Porrotx eta Marimototsen Kuikui ikuskizuna udal pilotalekuan. Sarrera guztiak saldu dira. 

Otsailak 27, igandea

18:30 Bergarako ERRALDOI, KILIKI ETA BURUHANDIEN KALEJIRA.

Ibilbidea: San Martin plaza, Barrenkalea, Masterreka, Bideberri, Fraiskozuri, Telesforo Aranzadi, Herrilagunak eta Irala kalea.

Martxoak 1, asteartea

16:30 Musika Eskolako gazteen bandaren KALEJIRA. Ibilbidea: Musika Eskola, San Pedro kalea, Ariznoa plaza, Artekalea, Arruriaga, Masterreka, Bideberri, Fraiskozuri plaza, Herrilagunak, Irala kalea, Simon Arrieta plaza, Barrenkalea, San Martin plaza, Musika Eskola.

18:00 Dantza saltsa disko festa jaialdia San Martin plazan.