Gerturatzen ari da aratusteen data. Otsailaren 22tik martxoaren 1era arteko epean hainbat ekimen antolatu dira, egungo osasun egoera aintzat hartuta, eta beharrezko neurriak beteta. Pandemia aurretik egiten zen ospakizun osoa berreskuratzeko baldintzarik ez dago orain, baina aisiaren eta kulturaren garrantzia aintzat hartuta Bergarako Udalak erabaki du hainbat ekimen antolatzea.

Sasoi honetan ohikoak diren torradak eta pellak egiteko ikastaroarekin abiatuko da egitaraua otsailaren 22an. Izena eman behar da aurrez www.bergara.eus helbidean, otsailaren 14a baino lehen.

Otsailaren 24an, 19:00etan, sorgin-dantza egingo da Bergarako Musika eta Dantza Eskolako dantzari eta trikitilariekin, San Martin plazatik hasita.

Otsailaren 25ean, berriz, 22:30ean, Bergarako Musika Banda eta Bergarako Orkestra Sinfonikoaren txanda izango da. Aratusteetako kontzertua joko dute Udal pilotalekuan. Sarrerak 8 euroan salduko dira.

Otsailaren 26an, 18:00etan Pirritx, Porrotx eta Marimototsen KUIKUI ikuskizuna Udal pilotalekuan. Sarrerak 6 euroan jarriko dira salgai otsailaren 2ko 18:00etatik aurrera.

Otsailaren 27an, 18:30ean kalejira egingo dute Bergarako erraldoi, kiliki eta buruhandiek.

Martxoaren 1ean bi ekimenekin emango zaie amaiera aurtengo aratusteei 16:30ean Musika Eskolako gazteen bandak egingo duen kalejirarekin, eta 18:00etan San Martin plazan egingo den Dantza saltsa disko festa jaialdiarekin.

Sarreren salmenta www.seminarixoa.eus helbidean eta Seminarixoko leihatilan. Informazio gehiago atari horretan bertan eskuratu daiteke.

2022ko KARTELA