Bergarako Udala-k Or, 2022-01-07 11:10-n bidalia
Bergarako udalerriko zergapekoei jakinarazten dizuegu Zabor, Estolderia eta Uraren tasen 2021 urteko laugarren hiruhileko erreziboak ordaintzeko epea, lekuak eta medioak ondokoak direla:
Epea: 2022ko urtarrilaren 10etik 2022ko martxoaren 10era.
Lekuak eta medioak:
-
Helbideratutako erreziboak, baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontetik kobratuko ditugu 2022ko martxoaren 10ean.
-
Helbideratu gabeko erreziboak, ostera, zergapekoak adierazitako zerga-helbideetara bidaliko ditugu, eta ondoko moduetako batean egingo da ordainketa:
-
Udaletxeko B@Z -Bergararren Arreta Zerbitzua- bulegoan, astelehenetik ostiralera, goizeko 08.00etatik 15:00etara; eta ostegun arratsaldeetan, 16:00etatik 19:00etara. Ordainketa egiteko kreditu- nahiz zordunketa-txartela, legezko dirua edo Bergarako Udalaren aldeko txeke izenduna erabiliko da.
- Udaletxean kokaturiko bulego elektronikoko kutxazainetan ere egin daiteke ordainketa, astelehenetik igandera, goizeko 06:00etatik gaueko 22:00etara bitartean.
-
Bergarako Udalaren Finantza Erakunde laguntzaileen bulegoetan, kutxazainetan eta banku elektronikoetan.
-
Euskal Administrazioaren Ordainketa pasabidea dela medio, beti ere Bergarako Udalari atxikitako finantza erakunde laguntzaileen zerbitzu telematikoak erabilita: konturako kargua eginez, kreditu- edo zordunketa-txartela erabilita edota bizum bidez. Sarbidea: Bergarako Udalaren egoitza elektronikoan dago, 'Nire ordainketa on line' atalean: www.bergara.eus.
-
Borondatezko diru-sarrera egiteko epea amaitutakoan premiamenduzko prozedurari ekingo zaio ordaindu gabeko erreziboekin, eta errekarguak, berandutza interesak, eta hala balegokio, kostuak gehituko zaizkio hasierako zenbatekoari.