Bergarako Udala-k Al, 2021-09-13 13:16-n bidalia
Bergarako Udalak berdintasunaren alde lanean ari diren eta lan egin nahi duten Bergarako herritar eta elkarte guztiei dei egiten die Bergarako Berdintasun Kontseiluaren hurrengo bileran parte hartzera.
Irailaren 20an, astelehena, 18:30ean egingo da bilera Irizar Jauregian. Ordu eta erdiko iraupena izango du. COVID-19ak eragindako egoera dela eta, ez da adin txikikoen zaintza zerbitzurik eskainiko. Kontziliazioa errazteko, bilerara telematikoki konektatzeko aukera egongo da. Horretarako berdintasuna@bergara.eus helbidean egin behar da eskaera.
Gai hauek aztertuko dira:
-
II. Berdintasun Planaren ebaluazioaren eta III. Planaren diseinuaren prozesuaren eguneraketa.
-
Azaroaren 25erako lehenengo urratsak.
-
Besteak.
Bergarako Udalak 2018ko otsailaren 29an egindako Osoko Bilkuran Berdintasun Kontseilua sortzeko konpromisoa hartu zuen. Hartutako konpromisoa betetzeko, Bergarako Udalak ezinbestekoa ikusten du bilgune hau berdintasunaren alde lanean ari diren pertsona eta elkarte guztiekin elkarlanean sortzea, denon artean landu behar delako berdintasuna.