Oposizio-lehiaketa honetan onartuak izateko eta, hala badagokie, parte hartzeko, ondoko baldintza hauek bete beharko dituzte:
-
Europako Batasuneko estatu kideetakoren bateko herritarra izatea, edo Europako Batasunak egindako eta Espainiako estatuak berretsitako tratatu nazioartekoen bertutez langileen zirkulazio librea aplikatzekoa zaion estaturen bateko herritarra izatea, urriaren 30ean onartutako 5/2015 Errege Dekretu Legegileak onartutako Langile Publikoen Oinarrizko Estatutuaren Testu Bateratuak 57. artikuluan xedatzen duenaren arabera.
Halaber, hartu ahalko dute parte espainiarren eta Europako Batasuneko beste estatu kide batzuetako herritarren ezkontideek, betiere zuzenbidez bananduak ez badaude, bai eta haren eta ezkontidearen ondorengoek ere, betiere, era berean, zuzenbidez bananduak ez badaude, baldin eta hogeita bat (21) urtetik beherakoak badira edo, urte gehiagoko adina izanda ere, gurasoen kontura bizi badira.
Lan kontratupeko lanpostua izanik, aurreko paragrafoetan adierazitako pertsonez gain, Espainian legezko bizilekua duten atzerritarrek ere parte hartu dezakete prozesuan. Kontratatzeko unean egiaztatu beharko dute lanean jarduteko baldintza administratiboak betetzen dituztela
-
2. Hizkuntza Eskakizuna, derrigorrezkoa.
c) Eskola graduatua, LH1 edo parekoa den edo maila bereko titulazioa izatea.
d) Lanpostuaren berezko egitekoak behar bezala betetzea eragotziko dion gaixotasunik edo akats fisiko nahiz psikikorik ez izatea.
e) Diziplinazko prozeduraren bidez Administrazio Publikoetako erakundeen zerbitzutik bereizitakoa ez izatea, eta administrazio publikoan jarduteko gaitasunaz gabeturik ez egotea.
-
B motako gida-baimena edo baliokide baten jabe izatea.
-
E edo C2 titulazio-taldeko lanpostu batean, Bergarako Udalean kontratu finkoarekin bi urteko antzinatasunarekin aktiboan egotea.
-
Deialdian parte hartzeko Bergarako Udalak Zerga Ordenantzan aurreikusitako azterketa-eskubideengatiko 20,00 euroko tasa ordaintzea.
Azterketa egiteko tasa ordaintzeari dagokionean beti transferentzia bidez egingo da eskabideak egiteko aurkezteko epea amaitu baino lehen.
Transferentzia egiterakoan derrigorrez espediente zenbakia eta deialdian parte hartuko duenaren NAN zenbakia adierazi beharko dira.
Transferentzia agiria eskaerarekin batera aurkeztuko da.
Ordainketa eskaerak egiteko epean egin beharko da kontu korronte honetan:
KUTXABANK
|
ES94 2095
|
5070
|
79
|
1061075569
|
Parte hartzeko, a), b), c), f) g) eta h)) ataletan jasotako baldintzak betetzea egiaztatzen duten dokumentuak eskaera-orriarekin batera aurkeztuko dira. Kopiak izango dira.