Bergarako Udala-k Or, 2021-06-18 08:36-n bidalia
Bergarako udalerriko zergapekoei jakinarazten zaie Merkatua eta Merkatu Txikia tasen 2021 urteko bigarren hiruhileko erreziboak ordaintzeko epea, lekuak eta medioak ondokoak direla:
Epea: 2021eko ekainaren 11tik 2021eko abuztuaren 13ra.
Lekuak eta medioak:
-
Helbideratutako erreziboak, baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontetik kobratuko ditugu 2021eko abuztuaren 13an.
-
Helbideratu gabeko erreziboak, ostera, zergapekoak adierazitako zerga-helbideetara bidaliko dira, eta ondoko moduetako batean egingo da ordainketa:
-
Udaletxeko B@Z -Bergararren Arreta Zerbitzua- bulegoan, astelehenetik ostiralera, goizeko 08.00retatik 15:00retara; ostegun arratsaldeetan, 16:00etatik 19:00etara, uztailean eta abuztuan izan ezik. Ordainketa egiteko debitu- nahiz kreditu-txartela, legezko dirua edo Bergarako Udalaren aldeko txeke izenduna erabiliko da.
-
Udaletxean kokaturiko bulego elektronikoko kutxazainetan ere egin daiteke ordainketa, astelehenetik igandera, goizeko 06:00etatik gaueko 22:00etara bitartean.
-
Finantza Erakunde kolaboratzaileetako bulegoetan, kutxazainetan, banku elektronikoetan edota ordainketa pasabidea dela medio: www.bergara.eus.
-
Borondatezko diru-sarrera egiteko epea amaitutakoan premiamenduzko prozedurari ekingo zaio ordaindu gabeko erreziboekin, eta errekarguak, berandutza interesak, eta hala balegokio, kostuak gehituko zaizkio hasierako zenbatekoari.