Bergarako Udala-k Or, 2021-06-11 09:12-n bidalia
Memoria Eraikiz ikuskizunak indarkeria matxistaren biktima izan eta bizirik dirauten emakumeen ahotsak jasotzen ditu. Mugarik Gabek eta Hortzmuga Teatroak sustatutako, eta emakumeen ahotsak berreskuratzeko ekimena da. Guztira 8 emanaldi egingo dira Bergaran, Seminarioko patioan. 16 urtetik gorakoei zuzenduta dago eta doan izango da.
Zortzi pase egongo dira guztira, eta bakoitzean gehienez 20 pertsona batuko dira:
-
Ostiralean, ekainaren 18an, 3 pase: 17:00etan, 18:00etan eta 19:00etan.
-
Larunbatean, ekainaren 19an, 5 pase: Goizean, 12:00etan eta 13:00etan eta arratsaldean 17:00etan, 18:00etan eta 19:00etan.
Norberak aukeratu dezake hizkuntza, ikuskizuna aldi berean ele bitan izan baitaiteke.
Izena emateko Berdintasun Zerbitzura idatzi edo deitu behar da: berdintasuna@bergara.eus / 943 779 100. Ekainaren 18ko 13:00ak baino lehen. Egunean bertan ere eman ahalko da izena karpan bertan.
Ekimenak “Asfalto arteko loreak. Indarkeria matxisten kausak eta eragina biziraun duten emakume biktimen bizitzetan” ikerketan jasotako bizitza-istorio batzuk ikusarazten ditu. Ikerketa honetan 28 emakume ausartek euren denbora, testigantza eta historiaren parte bat elkarbanatu zuten, justizia eta bizitakoa edo oraindik bizitzen ari direna berriz ez errepikatzea bilatzeko.