Bergarako Udala-k Ar, 2021-05-18 21:25-n bidalia
Bergarako udalerriko zergapekoei jakinarazten dizuegu Hirilur eta Landalur Ondasun Higiezinen gaineko Zergen 2021eko erreziboak ordaintzeko epea, lekuak eta medioak ondokoak direla:
Epea: 2021eko maiatzaren 15etik 2021eko uztailaren 2ra
Lekuak eta medioak:
- Helbideratutako erreziboak, baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontetik kobratuko ditugu 2021eko uztailaren 2an.
-
Helbideratu gabeko erreziboak, ostera, zergapekoak adierazitako zerga-helbideetara bidaliko dira, eta ondoko moduetako batean egingo da ordainketa:
- Udaletxeko B@Z -Bergararren Arreta Zerbitzua- bulegoan, astelehenetik ostiralera, goizeko 08.00retatik 15:00retara; ostegun arratsaldeetan, 16:00etatik 19:00etara, uztailean izan ezik. Ordainketa egiteko debitu- nahiz kreditu-txartela, legezko dirua edo Bergarako Udalaren aldeko txeke izenduna erabiliko da.
- Udaletxean kokaturiko bulego elektronikoko kutxazainetan ere egin daiteke ordainketa, astelehenetik igandera, goizeko 06:00etatik gaueko 22:00etara bitartean.
- Finantza Erakunde kolaboratzaileetako bulegoetan, kutxazainetan, banku elektronikoetan edota ordainketa pasabidea dela medio: www.bergara.eus.
Borondatezko diru-sarrera egiteko epea amaitutakoan premiamenduzko prozedurari ekingo zaio ordaindu
Arloa: