Irabazi asmorik gabeko elkarte edo entitateentzat 2020. urterako Bergarako Udalak ezarritzako diru laguntza-programen deialdi irekira aurkeztutako entitateek, jasotako laguntzen justifikazioa aurkeztu behar dute urtarrilaren 31 baino lehen.

 

Jarraian zehazten diren arloetako diru laguntzak dira: 

1.  Garapenerako lankidetza-programak lantzen dituzten Gobernuz Kanpoko Erakundeentzako (GKE) dirulaguntzak.

2.  Gizarte-zerbitzuen arloan diharduten elkarteentzako dirulaguntzak.

3.  Berdintasunaren aldeko ekintzak eta programak garatzeko elkarte eta taldeei dirulaguntzak.

4.  Kultur elkarte eta taldeek egiten dituzten urteko jarduerak finantzatzeko laguntza programa.

5.  Bergarako kirol elkarteei ohiko eta ezohiko jarduerak finantzatzeko laguntza edo dirulaguntza programa.

6.  Ingurumeneko elkarteek egiten dituzten urteko jarduerak finantzatzeko laguntza programa.

 

 

Deialdiaren informazioa GAOn