Gipuzkoako Foru Aldundiak 'Gazteak Auzolanean' izeneko diru-laguntza deialdia ireki du, irailaren 30a arte irekita egongo dena.

Gazteak Auzolanean programaren laguntza jasotzeko zer-nolako baldintzak bete behar dituzte proiektuek?

· Gutxienez 3 pertsonaz -18 eta 30 urte bitartekoak- osatutako talde bat izatea.

· Irabazi asmorik gabeko proiektua izatea.

· Urtebetean garatzekoa.

· Honako arlo hauetako batekoak edo batzuetakoak izatea:

o Proiektu artistikoak edo kultural nahiz komunitarioak.

o Ingurunearen zaintza eta jasangarritasuna aintzat hartzea.

o Genero-berdintasunean, euskaran, kultura artekotasunean, elkartasunean eta beste alorretan oinarritutako gizarte edo komunitatea eraberritzeko proiektuak izatea.

Egitasmo bakoitzeko gehienez lor daitekeen diru-kopurua 5.000 eurokoa da, eta gutxienekoa 1.500 eurokoa.

Informazio gehiago hemen.