Atzerritik etorri eta euskara ikasteko interesa duten guztiei eskaintza berezi bat egiten zaie AISA ikastaroen bidez; izan ere, euskara ikasten hasteko 60 orduko ikastaro berezi bat antolatu du Udal Euskaltegiak, HABErekin eta Bergarako Udalarekin elkarlanean.

Ikastaroaren zehaztasunak hauek dira:

60 orduko ikastaroa Bergarako Udal Euskaltegian.

16 urtetik gorakoentzako ikastaroa izango da.

Astean 2 egunetan banatuta. Orduak aukeran laga ditugu oraingoz, zein komeni zaizun adierazi beharko diguzu eskaria egiteko orrian.

Oharra: Eskariak jaso ondoren erabakiko dugu zein egun eta ordutan izango diren klaseak eta horren berri emango dizuegu interesa agertu duzuen guztioi.

Izena emateko epea: irailaren 28ra arte.

Izena emateko tokia (bertara joanda edo telefonoz): Udal Euskaltegia. Barrenkalea, 33 (Irizar jauregia). Telefonoa: 943 76 44 53

Prezioa: 10 euro. Behin ikastaroa amaituta, itzuli egingo da kopuru hori, ikasleak gutxienez %85eko asistentzia izaten badu.

Aukera egokia euskaraz ikasten hasteko eta euskal gizartean integratzeko. Animo!

Arloa: