Udalak zabaldu ditu Gazteendako alokairu sozialaren dirulaguntza berriak. Hementxe tramiteetara lotura.

Helburua da alokairu gastuei aurre egiteko dirulaguntzak ematea gazteei etxebizitza alokatu dezaten, euren emantzipazio bidean laguntzeko eta etxebizitza alokairua sustatzeko. Programa honen bidez deitutako dirulaguntzen zenbatekoa 35.000 eurokoa da, eta «Gazteen etxebizitza alokairuak laguntza programa» diru-partidaren kontura finantzatuko da. 2019an 15 eskaera jaso ziren, eta horietatik 13 onartu ziren. Horren kostua izan zen 28.335 eurokoa. 2020rako onartutako aurrekontua, aldiz, 35.000 eurokoa da (2019koa baino 5.000 euro gehiago).

Bete beharreko baldintzak:

a)  18 eta 30 urte (biak barne) bitarteko adina izatea eta Bergarako udalerrian ohiko egoitza izateko alokairu erregimenean etxebizitza bat alokatzea.

b)  Etxebizitza baten jabari osoaren edo erabiltzeko eta gozatzeko eskubidearen titularra ez izatea, baldin eta ez badu egiaztatzen banantze- edo dibortzio-arrazoiengatik eskuragarri ez duela edo bere borondatearekin zerikusirik ez duen beste arrazoiren batengatik ezin duela bertan bizi.

c)  Dirulaguntzen onuradun diren bizikidetza-unitateko pertsona guztiak dirulaguntza jasoko duen etxebizitzan erroldatu beharko dira, alokairu kontratua sinatu ostean, eta datu hau dirulaguntza jaso baino lehen egiaztatu beharko dute. Dirulaguntzak jasotzen dituzten bitartean dirulaguntza jasoko duen etxebizitzan erroldatuta egon beharko dira.

d)  Gutxienez eskatzailearen bizikidetza-unitateko pertsona bat Bergarako herrian erroldatua egon izana gutxienez 10 urtetan, nahiz eta era ez jarraituan izan, edota azken 2 urteetan etenik gabe, eskaera aurkezteko unean.

e)  Diru-sarrerak tarte hauen barruan egon beharko dira: 7.455,14-28.000 euro gordin bizikidetza-unitatea pertsona bakarrak osatzen badu; edo 7.455,14-39.000 euro gordin bizikidetza-unitatea pertsona bik edo gehiagok osatzen badute. Kontuan hartuko diren diru-sarrerak 12 hilabete jarraituko diru-sarrerak izango dira, betiere eskaera egin aurreko azken 12 hilabetekoak edo/eta eskaera egin ondorengo 12 hilabeterakoak agiri bidez behar bezala ziurtatuta badaude.

Etxebizitzek bete beharreko baldintzak:

1.  Diruz lagunduko den etxebizitzak Bergarako udalerrian kokatuta egon beharko du eta dagokion bizigarritasun-baimena izan beharko du.

2.  Etxebizitzak gutxienez ondorengo bizigarritasun-baldintzak bete beharko ditu:

a)  Erabiltzeko moduan dagoen sukaldea, elikatze-iturri elektrikoa edo gasezkoa duena, eta behar bezala hornitua.

b)  Dutxa edo bainuontzia duen bainugela.

c)  Erabiltzeko egoeran dagoen ur bero sistema, bainugelara eta sukaldera zerbitzuarekin.

d)  Erabiltzeko egoeran dagoen 220 volt-eko instalazio elektrikoa, dagokion buletinarekin.

e)  Iturriko ura izatea.

f)  Sare orokorrera isurketa duen saneamendua. Hala ez bada, zergatia justifikatu egin beharko du.

g)  Kalerako aireztatzea.

h)  Bizikidetza-unitateko bi pertsonako (gehienez) logela bat.

Hirigintza Saileko teknikari batek baldintza horiek betetzen direla adierazteko txostena egingo du (txostenak –teknikariak kontrakorik adierazten ez badu– hiru urterako indarraldia izango du). Teknikariak edozein momentutan etxebizitza ikuskatzeko aukera izango du horrela baloratzen badu. Etxebizitzak bete beharreko baldintzetan aldaketa nabarmenik balego, onuradunak jakinarazi egin beharko dio Udalari hilabete bateko epean, aldaketa gertatzen denetik.

Baztertzeak:

Ez dira dirulaguntzaren onuradun izango azpian jasotako egoeraren batean dauden etxebizitzak edo alokairu kontratuak edota eskaerak:

a)  Ondorengo etxebizitzak:

1.  Sustapen publikoko Babes Ofizialeko etxebizitzak.

2.  Berralokairuak.

3.  Logelen alokairuak (logela-eskubidea).

4.  Etxebizitza gisa erabilitako lokalak, Udalak etxebizitza-erabilerarik aitortu ez badie.

5.  Bizigune programaren barruan dauden alokairu-etxebizitzak.

6.  Gaztelagun programaren dirulaguntzak jasotzen dituzten etxebizitzak.

7.  Ondorengo taulan jasotako zenbatekoa (eranskinak barne) gainditzen duten alokairuko etxebizitzak:

€ / hileko Herrian orokorrean (Azpian aipatutako guneetan izan ezik) 600

Hirigune historikoa eta Martokoa-Zubiaurre, Ozaeta, Labegaraieta eta Ola-ko hiri-lur guneak (eranskine-tako 1 eta 2 planoetako eremuan sartzen diren etxebizitzak) eremu gorriaren barruan daudenak) 550

Osintxu (Hiri-lur gunea) 450

b)  Ez da onartuko urtebete baino iraupen txikiagoa duen alokairu kontraturik.

c)  Bergarako Udaleko hirigintza-irizpideei jarraituz, datozen 10 urteetan botatzea aurreikusten diren etxeetako eskaerak. Aurkeztu beharreko agiriak.

Dirulaguntza eskatzeko honako agiriak aurkeztu beharko dira:

a)  Eskaera, derrigorrez udalak prestatutako -eredu ofiziala erabilita. F0112 inprimakia.

b)  Interesatuaren izenean eskaera ordezkari batek aurkezten badu, ordezkaritza agiria F0136 bertan zehaztutako dokumentuekin.

c)  Laguntza eskatzen duen pertsona bakoitzaren Nortasun Agiriaren edo egoitza-txartelaren fotokopia edo Pasaportea. Adin txikikorik balego, Familia Liburuaren fotokopia ere aurkeztu beharko da.

Eskaerak aurkezteko epea:

Deialdi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik urteko programaren aurrekontua agortu edo gastua konprometitu arte eskatu ahal izango da, eta gehienez 2020ko abenduaren 31ra arte. Dirulaguntza agortuko balitz, horren berri emango da udal webgunean dirulaguntzen atalean argitaratutako iragarki baten bitartez.