Honako albistea zaharkitua gelditu da Covid19 birusaren krisiaren ondorioz.

Informazio eguneratua lotura honetan aurki dezakezue.

Bergarako udalerriko zergapekoei jakinarazten zaie Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zergaren 2020 urteko erreziboak ordaintzeko epea, lekuak eta medioak ondokoak direla:

Epea:

Ø 2020ko otsailaren 24tik 2020ko maiatzaren 15era.

Lekuak eta medioak:

Ø Helbideratutako erreziboak baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontean zordunduko dira 2020ko maiatzaren 15ean.

Ø Helbideratu gabeko erreziboak, ostera, zergapekoak adierazitako zerga-helbideetara bidaliko dira, eta ondoko moduetako batean egingo da ordainketa:

§ Udaletxeko B@Z -Bergararren Arreta Zerbitzua- bulegoan, astelehen, astearte, asteazken eta ostiraletan, goizeko 08.00etatik 15:00etara; ostegunetan, ostera, goizeko 07:30etik 15:00etara, eta arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara. Ordainketa egiteko debitu nahiz kreditu-txartela, legezko dirua edo Bergarako Udalaren aldeko txeke izenduna erabiliko da. Udaletxean kokaturiko bulego elektronikoko kutxazainetan ere egin daiteke ordainketa, astelehenetik igandera, goizeko 06:00etatik gaueko 22:00etara bitartean.

§ Finantza Erakunde kolaboratzaileetako bulegoetan, kutxazainetan, banku elektronikoetan edota ordainketa pasabidea dela medio udal webgunean.

Borondatezko diru-sarrera egiteko epea amaitutakoan premiamenduzko prozedurari ekingo zaio ordaindu gabeko erreziboekin, eta errekarguak, berandutza interesak, eta hala balegokio, kostuak gehituko zaizkio hasierako zenbatekoari.