Urtarrilaren 8an, astezkena, Berdintasun Kontseiluaren VIII. bilera egingo da Irizar jauregian, 18:30ean (ordu eta erdiko iraupena izango du).

Landuko diren gaiak, hauek:

-Azaroak 25 (indarkeria matxistaren kontrako eguna) inguruko ekintzak baloratzea.

-Aurtengo jabekuntza ikastaroak baloratzea eta 2020koak proposatzea.

-Martxoak 8ko kanpainaren inguruko ekarpenak jasotzea. -'Bergarako gazteen ikasketa aukeraketa genero ikuspegitik' diagnostikoaren azalpenak ematea.

Berdintasuna denon artean landu behar delako, bilerara etortzeko ateak zabalik daude. Era berean, Martxoak 8ko kanpainaren barruan antolatzea nahiko zenuketen ekintzak pentsatuta ekartzera gonbidatu nahi zaituztegu.

Oharra: Kontseiluak irauten duen bitartean umeen zaintza zerbitzua izango da, aurrez eskatuz gero (urtarrilaren 3a aurretik) berdintasuna@bergara.eus helbidera idatzita.

Arloa: