Bergarako Udala-k Ar, 2019-12-17 18:54-n bidalia
Bergarako udalerriko zergapekoei jakinarazten zaie Merkatu eta Merkatu Txikia tasen 2019ko laugarren hiruhileko erreziboak ordaintzeko epea, lekuak eta medioak ondokoak direla:
Epea:
Ø 2019ko abenduaren 17tik 2020ko otsailaren 17ra
Lekuak eta medioak:
Ø Helbideratutako erreziboak, baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontean zordunduko dira 2020ko otsailaren 17an.
Ø Helbideratu gabeko erreziboak, ostera, zergapekoak adierazitako zerga-helbideetara bidaliko dira, eta ondoko moduetako batean egingo da ordainketa:
§ Udaletxeko B@Z -Bergararren Arreta Zerbitzua- bulegoan, astelehen, astearte, asteazken eta ostiraletan, goizeko 08.00etatik 15:00etara; ostegunetan, ostera, urtarrilaren 2an izan ezik, goizeko 07:30etik 15:00etara, eta arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara. Ordainketa egiteko debitu- nahiz kreditu-txartela, legezko dirua edo Bergarako Udalaren aldeko txeke izenduna erabiliko da. Udaletxean kokaturiko bulego elektronikoko kutxazainetan ere egin daiteke ordainketa, astelehenetik igandera, goizeko 06:00etatik gaueko 22:00etara bitartean.
§ Finantza Erakunde kolaboratzaileetako bulegoetan, kutxazainetan, banku elektronikoetan edota ordainketa pasabidea dela medio: www.bergara.eus.
Borondatezko diru-sarrera egiteko epea amaitutakoan premiamenduzko prozedurari ekingo zaio ordaindu gabeko erreziboekin, eta errekarguak, berandutza interesak, eta hala balegokio, kostuak gehituko zaizkio hasierako zenbatekoari.