Azaroak 25 Indarkeria matxistaren kontrako eguna izanik, aurten ere herriko hainbat eragilek eta Udalak ekimen sorta antolatu dute azaroan zehar informazioa eta kontzientziazioa areagotzeko.

Eta, bide batez, Udalak gogora ekarri nahi du edozein indarkeria mota jaso duen emakumeei arreta eman eta laguntzeko hainbat bide daudela zabalik: Udaleko Gizarte Zerbitzuek espazio seguru bat eskaintzen dute non zalantzak argitzen laguntzen dizuten: bertan egin daiteke informazioa eskatu, kontrastatu, eta profesional desberdinen laguntza jaso.

Espazio horren gainean azpimarratu nahi da erritmoa norberak jartzen duela, zerbitzu hau informazioa zein laguntza eskatu eta jasotzeko dela; horretarako inor ez dagoela derrigortuta salaketa jartzen.

Hauek dira Udaleko Gizarte Zerbitzuek alor honetan eskaintzen dituen laguntzak:

-Laguntza psikologikoa.

-Laguntza juridikoa.

-Laguntza ekonomikoa.

-Alojamendua.

-Paper-baimenen kudeaketa.

Udalarekin harremanetan jartzeko 010 edo 943 779100 telefono zenbakietara deitu behar da.

Bestalde, Udalak oso baliagarria deritzo, baita ere, Eusko Jaurlaritzak martxan daukan 24 ordutako telefono zenbakia, erabat anonimoa dena, bai larrialdi kasuetarako zein gaiarekin lotutako edozein kontsulta egiteko: 900 840111

Horrez gain, Udalak 2018an Jabekuntza Eskola martxan jarri zuen, eta urtero ahalduntzea helburu duten hainbat ikastaro antolatzeko konpromisoa dauka. 2019ko eskaintzaren barruan, bukatu berri da Tuppersex Feminista ikatsaroa, oso arrakastatsua izan dena. Eta laster hasiko da hurrengo ikastaroa, Maitasun Erromantikoarekin lotutakoa. Honetan izena emateko aukera dago azaroaren 28ra arte. Interesatuek idatzi edo deitu dezatela berdintasuna@bergara.eus edo 943 779100 .

Azaroko programa

-Azaroak 16. Antzerkia. ‘Erradikalak ginen, gara eta izango gara’. Seminarixoan. Jardunen eskutik.

-Azaroak 21. Hitzaldia. ‘Estado de derecho y violencia de género’, Ixusko Ordeñana Gezuraga UNEDeko irakaslearen eskutik. UNEDen, 18:30ean.

-Azaroak 25. Kontzentrazioa ‘Emakume helduetan indarkeriarik ez’ lelopean. Duintasuna taldearen eskutik. Udaletxe aurrean, 12:00etan.

Ekimena. Martxanterak talde feministak antolatuta. San Martin plazan, 19:00etan.

Zineklub zikloa ‘Indarkeriatik haratago, emakumea protagonista’ zikloa asteazkenetan Seminarixoan 20:00etan:

Azaroak 6. ‘Figuras ocultas’. Azaroak 13. ‘En femme’. Azaroak 20. ‘Custodia compartida’. Azaroak 27. ‘Chicas nuevas 24 horas’.

Arloa: