Bergarako Udala-k Az, 2019-05-15 12:34-n bidalia
Bergarako udalerriko zergapekoei jakinarazten dizuegu Panteoi-Burdin tasaren 2019ko erreziboak ordaintzeko epea, lekuak eta medioak ondokoak direla:
Epea:
Ø 2019ko maiatzaren 15etik 2019ko uztailaren 15era.
Lekuak eta medioak:
Ø Helbideratutako erreziboak, baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontean zordunduko dira 2019ko uztailaren 15ean.
Ø Helbideratu gabeko erreziboak, ostera, zergapekoak adierazitako zerga-helbideetara bidaliko dira, eta ondoko moduetako batean egingo da ordainketa:
§ Udaletxeko B@Z -Bergararren Arreta Zerbitzua- bulegoan. Ekainaren 28rarte, astelehenetik ostiralera, goizeko 7:30etik 15:30era, edota, ostegunetan, arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara; uztailaren 1etik aurrera, berriz, goizeko 7.30etik 14.30era egongo da zabalik bulegoa. Ordainketa egiteko debitu- nahiz kreditu-txartela, legezko dirua edo Bergarako Udalaren aldeko txeke izenduna erabiliko da. Udaletxean kokaturiko bulego elektronikoko kutxazainetan ere egin daiteke ordainketa, astelehenetik igandera, goizeko 06:00etatik gaueko 22:00etara bitartean.
§ Finantza Erakunde kolaboratzaileetako bulegoetan, kutxazainetan, banku elektronikoetan edota ordainketa pasabidea dela medio: www.bergara.eus.
Borondatezko diru-sarrera egiteko epea amaitutakoan premiamenduzko prozedurari ekingo zaio ordaindu gabeko erreziboekin, eta errekarguak, berandutza interesak, eta hala balegokio, kostuak gehituko zaizkio hasierako zenbatekoari.