Bergarako udalerriko zergapekoei jakinarazten dizuegu Kutxazain Automatikoak okupazio tasaren 2019ko erreziboak ordaintzeko epea, lekuak eta medioak ondokoak direla:

Epea:

Ø 2019ko maiatzaren 15etik 2019ko uztailaren 15era. 

Lekuak eta medioak:

Ø Helbideratutako erreziboak, baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontean zordunduko dira 2019ko uztailaren 15ean.

Ø Helbideratu gabeko erreziboak, ostera, zergapekoak adierazitako zerga-helbideetara bidaliko dira, eta ondoko moduetako batean egingo da ordainketa:

§ Udaletxeko B@Z -Bergararren Arreta Zerbitzua- bulegoan. Ekainaren 28ra arte, astelehenetik ostiralera, goizeko 7:30etik 15:30era, edota, ostegunetan, arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara; uztailaren 1etik aurrera, berriz, goizeko 7.30etik 14.30era egongo da zabalik bulegoa. Ordainketa egiteko debitu- nahiz kreditu-txartela, legezko dirua edo Bergarako Udalaren aldeko txeke izenduna erabiliko da. Udaletxean kokaturiko bulego elektronikoko kutxazainetan ere egin daiteke ordainketa, astelehenetik igandera, goizeko 06:00etatik gaueko 22:00etara bitartean.

§ Finantza Erakunde kolaboratzaileetako bulegoetan, kutxazainetan, banku elektronikoetan edota ordainketa pasabidea dela medio: www.bergara.eus.

Borondatezko diru-sarrera egiteko epea amaitutakoan premiamenduzko prozedurari ekingo zaio ordaindu gabeko erreziboekin, eta errekarguak, berandutza interesak, eta hala balegokio, kostuak gehituko zaizkio hasierako zenbatekoari.