2019an berdintasunaren aldeko ekintzak eta programak garatzeko elkarte eta taldeei dirulaguntzak emateko oinarriak.

Pasa den ostiralean, apirilak 12, argitaratu ziren Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, eta dagoeneko egin daitezke eskaerak.

Hala, 6.000 euroko partida bideratu daegitasmo honetara. Eta zuzenduta dago irabazi asmorik gabeko elkarteei beti ere egoitza soziala Bergaran badute eta udalerrian genero-berdintasunarekin lotutako jarduerak gauzatzen badituzte. Eta era berean laguntza hauen onuradun izan daitezke Bergarako kolektibo edo herritar talde batek berdintasunarekin lotutako ekintza edo programa bat antolatzeko elkartzen bada.

Dirulaguntza lerro berri bat da eta udalerrian berdintasuna bermatzeko pauso berritzailea.

Diruz lagundutako ekintzak 2019an egin beharko dira eta alor hauek sustatu beharko dituzte: emakumeen ahalduntze eta partaidetza, biztanleen sentsibilizazioa, balio diskrimanatzaileak aldatzea, historian emakumeek egindako lana agerian jartzea, etab…

Eta proposamenak Udaletxean Bergararren Arreta Zerbitzuan aurkeztu beharko dira Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean deialdia argitaratu eta 21 laneguneko epean. Horretarako ordutegia 07:30etik 15:30era da.

Informazio gehiago: hemen.

Hemen oinarriak.