Prozesu honek hiru fase izango ditu:


1.- PROPOSAMENAK AURKEZTU / otsailak 25 – martxoak 17

Proposamenek honako baldintzak bete beharko dituzte:

  • Interes orokorrekoa izatea
  • Urtebetean egin ahal izatea
  • Bergarako Udalaren eskumena izatea
  • Teknikoki bideragarria izatea.
  • Finkatutako aurrekontuari egokitzea eta gehienez 130.000 euroko aurrekontua izatea, gutxienez bi proposamen gauzatzeko.


2.- BALORAZIO TEKNIKO EKONOMIKOA / MARTXOAK 18 – APIRILAK 12

Aurkeztutako proposamenak Bergarako udaleko Balorazio Teknikoaren eskuetan utziko dira, balorazio juridiko, tekniko eta ekonomikoa egiteko.

3.- BOZKATU ETA AUKERATU / APIRILAK 29 – MAIATZAK 12

Bergarako Udaleko balorazio teknikoa gainditzen duten proposamenak jendaurrean erakutsiko dira eta herritarrek bozkatuko dituzte.