Izaera irekia eta unibertsala izatea.

Bergarako Erroldan dagoen edonork parte har dezake prozesuan. Parte-hartzaileek beren izenean hartuko dute parte, inoiz ez beste inoren izenean.

Parte-hartze inklusiboa bultzatzea.

Biztanleria talde guztiek parte-hartzea da helburua. 

Interes orokorra.

Ahalik eta herritar gehienengana helduko diren proiektuak izatea nahi da. Interes partikularrak albo batean utzi eta herritar gehienen premiei erantzuteko.

Gardentasuna bermatzea.

Prozesu osoan zehar, gardentasuna bermatzeko beharrezkoak diren komunikazio- eta informazio-bideak ezarriko dira, bai hasieran, bai hartutako erabakiak martxan jartzean.

Prozesu osoaren zabalkunde gardena erakustea.

Prozesua herri osoan zabalduko da, eta  edukietan gardentasun erabatekoa izango du; hartara, behar diren bitartekoak erabiliko dira aurrez aurreko zabalkundea nahiz udal webgunearen bitartez egingo dena taxutzeko.