Bergarako Udala-k Al, 2018-10-08 11:37-n bidalia
Bergarako udalerriko zergapekoei jakinarazten dizuegu Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren 2018ko erreziboak ordaintzeko epea, lekuak eta medioak ondokoak direla:
Epea:
2018ko urriaren 1etik 2018ko azaroaren 12ra.
Lekuak eta medioak:
Helbideratutako erreziboak, baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontean zordunduko dira 2018ko azaroaren 12an.
Helbideratu gabeko erreziboak, ostera, zergapekoak adierazitako zerga-helbideetara bidaliko dira, eta ondoko moduetako batean egingo da ordainketa:
Udaletxeko diru-bilketa zerbitzuan, astelehenetik ostiralera, goizeko 8:30etatik 13:30etara, edota ostegunetan, arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara, debitu- nahiz kreditu txartela, legezko dirua edo Bergarako Udalaren aldeko txeke izenduna dela medio.
Finantza Erakunde kolaboratzaileetako bulegoetan, kutxazainetan, banku elektronikoetan edota ordainketa pasabidea erabilita: www.bergara.eus.
Borondatezko diru-sarrera egiteko epea amaitutakoan premiamenduzko prozedurari ekingo zaio ordaindu gabeko erreziboekin, eta errekarguak, berandutza interesak, eta hala balegokio, kostuak gehituko zaizkio hasierako zenbatekoari.