Bergarako emakumeentzako Jabekuntza Eskola

ZER DA JABEKUNTZA ESKOLA?

 
Jabekuntza Eskolak udaletako berdintasun arloetan antolatutako proiektuak dira eta beraien helburua emakumeen parte-hartze soziala eta politikoa sustatzea da, ahalduntze-prozesuen bidez gizarte justu, anitz eta osoagoa lortzeko. Banakako nahiz taldekako jabekuntza bilatzen dugu, hau da: autokontzientzia hartzea, autoestimua lantzea, gure gaitasun propioak ezagutzea eta emakumeoi dagokigun espazioa berreskuratzea.
 
Jabekuntza Eskolan, Mugimendu Feministak garatutako jakintzaz eta produkzio kolektiboaz baliatzen gara. Honek ahalbidetzen du emakumeek eta sexu joera edo sexu-genero identitate askotariko kolektiboek bizi dituzten menpekotasun-egoerak identifikatzea, auzitan jartzea eta errealitate hau eraldatzea. Esperientziak eta jakintzak partekatzeko espazioa sortzea da kontua. Bergarako emakumeen arteko sareak sortu nahi ditugu, elkar ezagutu, lagundu, topatu eta gozatzeko. Etorri Jabekuntza Eskolara!
 

Egitaraua: