Bergarako Berdintasun Zerbitzuaren helburua da herriko emakume eta gizonen arteko aukera berdintasuna sustatzea, gizarte-eredu bidezkoagoa eta parekideagoa eraikitzeko asmoz.

Zerbitzu honen eginkizun nagusiak:

  • Berdintasun-politika publikoak diseinatzea eta aplikatzea. Emakumeen eta gizonen arteko diskriminazio egoerak zuzendu eta orekatzeko programak, planak eta proiektuak bultzatzea.
  • Bergarako emakumeek gizartean parte har dezaten moduak bultzatzea.
  • Herriko emakumeen beharrei erantzun integrala ematea.
  • Errespetu, elkartasun, berdintasun… balioak garatzea; heziketaren, prestakuntzaren eta informazioaren bitartez.
  • Emakumeen kontrako bazterkeria eta indarkeria jarrerei aurrea hartzea.

 

Honako gai hauen inguruan informazioa, orientazioa eta aholkularitza ematen da:

  • Emakumeen eta gizonen aukera-berdintasuna.
  • Sexu eta/edo genero-diskriminazioa.
  • Emakumeen eskubideak.
  • Indarkeria matxista
  • Berdintasun Zerbitzuak eskaintzen dituen zerbitzuak eta ekimenak
Ordutegia: 
asteazken eta ostegunetan: 9:00-14:00
ostiraletan: 9:00-13:30
Indarkeria matxista salatzeko hainbat ekimen martxan

Udalaren eta hainbat eragileren eskutik.

Azaroaren 16an 'Erradikalak ginen' antzezlana Seminarixoan

Jardunek antolatuta, Azaroak 25eko programazioaren barruan.

Emakumeentzako Jabekuntza Eskolaren eskutik bi ikastaro azaroan eta abenduan

Tuppersex feminista eta Maitasun erromantikoa suntsitzea.

Berdintasun alorrean banatutako dirulaguntzak

Bost elkartek jaso dituzte dirulaguntzak, eta 5.843 € banatu dira.

Orriak