Bergarako Udala-k Og, 2018-09-13 12:17-n bidalia
Udalerriko zergapekoei jakinarazten zaie Merkatu eta Merkatu-txikia tasen 2018ko 3. hiruhileko erreziboak ordaintzeko epea, lekuak eta medioak ondokoak direla:
Epea:
2018ko irailaren 14tik 2018ko azaroaren 14ra.
Lekuak eta medioak:
Helbideratutako erreziboak, baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontean zordunduko dira 2018ko azaroaren 14an. Helbideratu gabeko erreziboak, ostera, zergapekoak adierazitako zerga-helbideetara bidaliko dira, eta ondoko moduetako batean egingo da ordainketa:
Udaletxeko diru-bilketa zerbitzuan, astelehenetik ostiralera, goizeko 8:30etatik 13:30etara, edota, ostegunetan, arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara, debitu- nahiz kreditu-txartela, legezko dirua edo Bergarako Udalaren aldeko txeke izenduna dela medio.
Finantza Erakunde kolaboratzaileetako bulegoetan, kutxazainetan, banku elektronikoetan edota ordainketa pasabidea de la medio: www.bergara.eus.
Borondatezko diru-sarrera egiteko epea amaitutakoan premiamenduzko prozedurari ekingo zaio ordaindu gabeko erreziboekin, eta errekarguak, berandutza interesak, eta hala balegokio, kostuak gehituko zaizkio hasierako zenbatekoari.