Aurtengo uztailean ere, beste urteetan bezalaxe, Udalak ume eta gaztetxoentzat udaleku eskaintza aberatsa antolatu du; hauen aisialdia aberastu eta gurasoen kontziliazioa erraztu nahian.

Udaleku irekiak, kirol ekintzak, kanpamendu teknologikoa... denetarik izan da eta ume zein gaztetxoek izugarri gozatu dute eta gozatzen ari dira aurten ere. Balorazio ona egin dute begiraleek eta antolatzaileek.

830 ume eta gaztetxotik gora dabiltza antolatutako ekintzetan: hain zuzen ere, 507 udaleku irekietan, 302 kirol ekintzetan eta 22 kanpamendu teknologikoan. Orotara, iaz baino bost gehiago.

Aurtengo udalekuen gastua guztira 112.328,25 eurokoa izan da eta sarrerak, berriz, 61.297,24 eurokoak. Iaz, ordea, gastua 114.958,11 eurokoa izan zen, eta sarrerak 44.673,41 eurokoak.