Deskribapena: Udaleko Osoko Bilkurak 2018ko maiatzaren 28an erabaki zuen hasierako onarpena ematea obrak burutzean edukiontzi, hesi babestaile, aldamio eta gainontzeko ekipamendu eta materialez bide publikoaren erabilera pribatua edo berezia arautzeko udal ordenantzari. Horrenbestez, jendarurrean jartzen da interesdun guztiek bidezko dituzten ohartarazpen edo iradokizunak aurkez ditzaten Udaleko Idazkaritzako bulegoetan, 30 eguneko epean, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean iragarki hau argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita. Aipatutako epean erreklamaziorik edo iradokizunik aurkezten ez bada, behin-behineko akordioa behin betikotzat hartua izango da, 7/1985 Legeko 49 artikuluaren arabera. |
Dokumentazioa: |
Noiztik erakusgai:
2018.eko Uztailaren 10an
|
Noiz arte erakusgai: 2018.eko Uztailaren 19an |
Iragarkiaren erreferentzia (GAOko esteka): |
Arloa: |