Bergarako Udala-k Al, 2018-07-09 15:39-n bidalia
Udalerriko zergapekoei jakinarazten zaie Zabor, Estolderia eta Uraren tasen 2018ko 2. hiruhileko erreziboak ordaintzeko epea, lekuak eta medioak ondokoak direla:
Epea:
Ø 2018ko uztailaren 9tik 2018ko irailaren 10era.
Lekuak eta medioak:
Ø Helbideratutako erreziboak, baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontean zordunduko dira 2018ko irailaren 10ean.
Ø Helbideratu gabeko erreziboak, ostera, zergapekoak adierazitako zerga-helbideetara bidaliko dira, eta ondoko moduetako batean egingo da ordainketa:
§ Udaletxeko diru-bilketa zerbitzuan, astelehenetik ostiralera, goizeko 8:30etik 13:30era, debitu- nahiz kreditu-txartela, legezko dirua edo Bergarako Udalaren aldeko txeke izenduna dela medio.
§ Finantza Erakunde kolaboratzaileetako bulegoetan, kutxazainetan, banku elektronikoetan edota ordainketa pasabidea de la medio: www.bergara.eus.
Borondatezko diru-sarrera egiteko epea amaitutakoan premiamenduzko prozedurari ekingo zaio ordaindu gabeko erreziboekin, eta errekarguak, berandutza interesak, eta hala balegokio, kostuak gehituko zaizkio hasierako zenbatekoari.