Larunbat honetan, maiatzaren 26an, banatuko dira XXXIII. Koldo Eleizalde lehiaketako sariak. Seminarixoan izango da ekitaldia, 12:00etan.

Parte-hartzea honako hau izan da:

• Ipuin idatzia: 344

• Bertsoa: 85

• Komikia: 116

• Interpretazio-lanak (antzerkia, ipuin-kontaketa, txisteak…): 20

Antolatzaileek nabarmendu nahi izan dute zenbait generotan (bertsoetan, komikian…) parte-hartzean eta lanen kalitatean ere izandako hobekuntza. Gorakada hori generook lantzeko eskainitako saioekin lotuta dago eta aurrera begira ere bide horretan sakondu nahi du Udalak: lehiaketa hutsa eskaini ordez, nahi dutenentzako sortze-eskola ere eskaini nahi da.

Lehiaketaren bidez, herritarrak euskaraz sortzera animatu nahi dira eta sortze-lanak plazaratzeko gune bat eskaintzen zaie. Alde horretatik, aipagarria da aurten sari-ematea Seminarixoan izango dela, saritutako lanak baldintza egokietan plazaratzeko helburuarekin.

Atxikituta irabazleen zerrenda: saridunak.pdf

Eranskinak: 
Arloa: