Pentekoste jaietarako Elgeta, Antzuola, Eibar, Soraluze, Aretxabaleta, Eskoriatza herrietatik Bergarara joan-etorria egiteko akordioa sinatu du Udalak. Zerbitzu hau, Elorregi, Osintxu, Mekolalde, San Juan eta Uberako bizilagunek erabili ahal izango dute.

Bestalde, auzo batzuetara, Angiozar eta Elosura adibidez, ez da iristen zerbitzu hau. Ezta auzoko erdugunetik urrun dauden baserrietara ere. Horretarako, Auzotaxi zerbitzua eskainiko da Pentekoste jaietan baldintza hauetan:

-Zerbitzua eskainiko da: Angiozar, Elosu eta auzoko erdigunetik urrun dauden baserrietara joateko.

-Zerbitzuak 10€-ko kostua izango du bidaia bakoitzeko (zenbat eta jende gehiagok egin bidaia, merkeago) taxia hartzen duenarentzat.

-Bergarara jaisteko 20:00etatik 23:00etara bitartean deitu beharko da 685 733 283 telefono zenbakira.

-Bergaratik etxera bueltatzeko gauez, Taxi paradan ilara egin beharko da, eta behin taxira sartuta, taxistari argi adierazi auzotaxia erabili nahi duela (kuota hau aplika dezaten).

-Erabiltzaileak taxistak emango dion orri bat sinatu beharko du, gero Udalak taxistari zerbitzua ordaintzeko.