Guneen deskribapena:
-1. gunea : Oxirondo plaza.
-2. gunea : San Martin Agirre plaza.
-3. gunea : Ibargaraiko parking publikoa.
-4. gunea : Kalea.
Ordutegia:
-1, 3 eta 4 guneetan:
-Astelehenetik ostiralera: 09:00-13:00 eta 16:30-21:00.
-Larunbatak: 09:00-13:30.
-San Martin plazan:
-Astelehenetik ostiralera: 09:00-13:00.
Arauak:
-Tiketa doakoa eta beharrezkoa da. Honen iraupena dagokion gunearen araberakoa izango da:
-1. eta 3. guneetan: 3 ordu.
-2. gunean: 30 minutu.
-4. gunean: 90 minutu.
-Tiketa atera den gunerako bakarrik izango da baliozkoa.
-Tiketeko iraupena amaitzen denean, 3 ordu igaro arte ezingo da aparkatu TAO gunean. Arau honek salbuesben bat du: Lehendabizi 2.gunean aparkatzen bada,ondoren gainontzeko guneetan (1, 3, 4) aparkatzen utziko digu.
-Ezgaitasun txarteldunek TAOko arauak bete beharko dituzte, hau da, tiketa atera beharko dute eta tiketaren iraupenera mugatuak izango dira.
TAO guneko arau-hausteak:
Isunaren zenbatekoa 20 eurokoa izango da ondorengo kasuetan :
-Tiketaren iraupena gainditu ostean, aparkatuta jarraitzea.
-Tiketa ez ateratzea edo leku ikusgarri batean jarri ez izatea.
-Tiketeko iraupena amaitu eta hiru orduko itxaronaldia egin gabe, matrikula aldatuz, beste tiket bat ateratzea.
Isunaren zenbatekoa 100 eurokoa izango da ondorengo kasuan :
- TAOko tiketa manipulatzea.