IMSERSO bidaiak

PROGRAMAN IZENA EMATEKO EPEA 2022ko EKAINAREN 22tik UZTAILAREN 19ra

IMSERSO erakundeak antolatzen dituen opor eta bainuetxe programan parte hartzeko baldintza batzuk bete beharko dira; besteak beste:

  1. Espainian bizi diren pertsonek eska dezakete, honako baldintzaren bat betetzen badute:
    1. Espainiako Gizarte Segurantzaren sistemako erretiro-pentsioduna izatea.
    2. Espainiako Gizarte Segurantzaren sistemako alarguntza-pentsioduna izatea, adinez 55 urte beteta edo gehiago izanik.
    3. Espainiako Gizarte Segurantzaren sistemako beste kontzeptu batzuengatik pentsioduna izatea edo langabezia-prestazioak edo -sorospenak jasotzea, adinez 60 urte beteta edo gehiago izanik.
    4. Espainiako Gizarte Segurantzaren Sistemaren aseguratua edo onuraduna izatea, adinez 65 urte beteta edo gehiago izanik.
  2. Atzerrian bizi diren espainiarrek ere eska dezakete, betiere 1.a) paragrafoan jasotako baldintzaren bat betetzen badute. Horrenbestez, Alemanian, Andorran, Austrian, Belgikan, Danimarkan, Finlandian, Frantzian, Holandan, Italian, Luxenburgon, Norvegian, Portugalen, Erresuma Batuan, Suedian eta Suitzan bizi diren espainiarrek dagozkien Lan, Migrazio eta Gizarte Segurantzako Sailetan izapidetu ahal izango dute.
  3. Atzerrira emigratu ondoren Espainiara itzuli diren espainiarrek ere eska dezakete, emigratu duten herrialdeko edo herrialdeetako Gizarte Segurantzako sistema publikoetako pentsiodunak badira.

Erabiltzaileak ezkontidearekin batera joan ahal izango dira, edo, hala badagokio, izatezko bikotekidearekin edo ezkontzaren antzeko harreman afektiboa duen bizikidetza-bikote egonkor bat osatzen duen pertsonarekin, horiek adinari edo pentsioari buruzko baldintzak bete beharrik izan gabe.

Era berean, % 45eko edo gehiagoko desgaitasuna duten seme-alabekin batera joan ahal izango dira, betiere gurasoekin bidaiatzen badute eta gela berean ostatu hartzen badute edo, hala badagokio, logela bikoitza banaka erabiltzeko ezarritako gehigarria ordaintzen badute, eta hori beti plazen eskuragarritasunaren arabera.

Nolanahi ere, plazen erabiltzaileek eta haien laguntzaileek beren kabuz baliatu behar dute eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak egiteko.

Ikus xehetasunak: https://www.imserso.es

Epeak

IMSERSOko 2022-2023 turismo programan parte hartzeko eskaera berriak aurkezteko epea 2022ko ekainaren 27tik uztailaren 19ra bitartekoa da.

 

Jarraitu beharreko pausoen laburpena

(Informazio osoa eta eguneratuta IMSERSOko web-orrian)

  • Izena ematea (akreditatzea): 
    Jarri harremanetan telefono honetan: 912 667 713; edo honako helbidean ere elektronikoki bete dezakezu:  https://sede.imserso.gob.es/sedecdi/app/tramite/turismo/create.jsf?aut=no&representante=no&action=alta&sia=0994874&locale=es
  • Izena emanda daudenak (akreditatuak):
    Etxera bidaliko dizkiete urteko programetan parte hartzeko eskaera-ereduak:
    • IMSERSOk bidalitako proposamenarekin ados ez badaude edo akatsik antzematen badute, jakinarazi egin beharko diote IMSERSOri.
    • IMSERSOk bidalitako proposamenarekin ados badaude, ez da ezer egin behar. Ados ez badaude, zuzenketak IMSERSOra bidali behar dira.
  • Programan izena eman duten edo akreditatu diren pertsona denek irailean beste eskutitz bat jasoko dute erreserba egiteko.
  • Erreserba egiteko, IMSERSOn zuzenean egin dezakete edo bidaia-agentzia baten bidez.