Bergarako Udala-k Al, 2018-03-05 14:25-n bidalia
Bergarako udalerriko zergapekoei jakinarazten zaieTrakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergaren 2018ko erreziboak ordaintzeko epea, lekuak eta medioak ondokoak direla:
Epea: 2018ko martxoaren 1etik 2018ko maiatzaren 25era.
Lekuak eta medioak:
-Helbideratutako erreziboak, baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontean zordunduko dira 2018ko maiatzaren 25ean.
-Helbideratu gabeko erreziboak, ostera, zergapekoak adierazitako zerga-helbideetara bidaliko dira, eta ondoko moduetako batean egingo da ordainketa: Udaletxeko diru-bilketa zerbitzuan, astelehenetik ostiralera 8:30etik 13:30era, edo ostegunetan 16:00etatik 19:00etara debitu- nahiz kreditu-txartela, legezko dirua edo Bergarako Udalaren aldeko txeke izenduna dela medio.
Finantza Erakunde kolaboratzaileetako bulegoetan, kutxazainetan, banku elektronikoetan edo ordainketa pasabidea dela medio: www.bergara.eus.