Bisitatu Seminarixoa webgunea.
Seminarixoa, kulturaren errekaren etorria, tradizioa eta modernitatea, ondarea eta gizartea, iragana eta etorkizuna, zaindu eta berreraiki, historia jaso eta egin, ikasi eta zabaldu, hartu eta eman... kulturaz busti eta erein, kimu berriak hazi daitezen. Horrek guztiak batzen ditu Bergararen iragana kulturaren errekasto garrantzitsuaren bitartez, etorkizunarekin lotzen duen agertoki berriak, Bergarako herriak merezitakoak.
Seminarixoaren inaugurazioaren ekitaldia hemen ikusgai:
2017ko abenduaren 24an zabaldu zituen Seminarixoak ateak lehenengoz. Olentzero eta Mari Domingiren eskutik herritarrek Bergarako kultura agertoki berria lehenengoz ikusi ahal izan zuten!!
Herritarroi luze egin zaigu agertoki berri hau bukatuta ikustea baina, dakizuen moduan, aretoa bera ondarea izatea eta hori bere horretan zaintzeko ahaleginak luzatu ditu bertako obra eta egokitzapen lanak. Tentuz eta mimoz egindako lan horri esker, Bergara erdi-erdian kokatuta dagoen XVIII. mendeko gure ondare garrantzitsuetako batean XXI. mendeko azpiegituraz atondutako agertoki eder bat daukagu. Arte ondare eta modernitatearen artean ia ezinezkoa zirudien oreka errealitate bihurtu da, eta altxor horretaz gozatuko dugu aurrerantzean. Bergarak dagoeneko badu diziplina anitzeko emanaldiak modu erosoenean eta baldintza egokienetan ikusi eta entzuteko azpiegitura egokia. Itxaronaldiak merezi izan du, zalantzarik gabe!