Udaleko Euskara batzordeak urtero gisa herritarrei gonbidapena egin die udal egutegirako argazkiak bidaltzeko. Aurtengo berrikuntza nagusia da 2018an udalerriaren sorreraren 750. urteurrena izanik argazki zahar eta berriak parean jarriz denboraren joana irudikatu nahi dela. Aukera izango da, baita ere, argazki muntaia eginez, argazki berean iraganeko eta gaur egungo elementuak batzeko.

Argazkietan Bergaran adierazgarriak diren toki, eraikin, pertsona, lanbide, ekitaldi, ospakizunak… agertuko lirateke. Iragana eta oraina batzerakoan esanahi zabalez hartzen da ideia: izan liteke, adibidez, umeen garai bateko jolasa (txorro-morroka) eta gaur egungoa (ume-taldea, mugikorrekin)… Edonola ere, lotura bat izan behar dute bi argazkiek.

Hala, parte hartzaileek argazki bikotea bidali beharko dute edo, bestela, argazki berean iraganeko eta gaur egungo elementuak batuta muntaia egin. Argazki zaharra izan daiteke artxibo publikoetan (Bergara udal artxiboa, guregipuzkoa.eus…) eskuratutakoa ere, baldin eta halako erabileretarako baimena eskuratzen bada.

Argazkiak aurkezteko epea  2017ko irailaren 25ean bukatuko da eta honakoak dira parte hartzeko baldintzak:

  • Bergaran jaioa den edo bertan bizi den edozein herritarrek aurkeztu ahal izango ditu argazkiak.
  • Argazkiaren formatua eta aurkezteko modua: tamaina, 20 x 30 cm; 300 ppp (puntuak pulgadako); jpg formatoko artxibo digitala. Artxiboak CD edo USB batean aurkeztuko dira Udaleko Euskara Zerbitzuan.
  • Eskubideak: egutegian erabiltzeko aukeratutako argazkiak ordaindu egingo dira: argazki bikotea 100 euro, baldin eta Udala lehendik ez bada aukeratutako argazki zaharraren jabe, Udal artxibotik hartu delako. Aukeratutako argazki berriak Udal Artxibategian jasota geldituko dira eta Udalak hauek erabiltzeko aukera izango du, beti ere egilearen berri emanez.
  • Argazkilariaren kontu izango da aurkezten dituen argazkiekin lotutako edozein baimen lortu behar izanez gero, horiek eskuratzea eta Udalak ulertuko du argazkiak aurkezten dituenak lortuak dituela baimenok.
  • Euskara batzordeak izendatutako lantalde batek aukeratuko ditu argazkiak.
Arloa: