CAF-ELHUYAR sari banaketa Bergarako Errekalde Jauregian

Errekalde Jauregia

Apirilaren 10ean, 18:00etan, CAF-ELHUYAR sari banaketa egingo da Errekalde jauregian.

Horretaz gain, aukera izango da Elhuyar anaien lana ezagutzeko, baita Bergarako "Laboraturium" museoa izango denaren aurrerapentxo bat ere, izan ere, jauregi honek hartuko du Bergarako "Laboratorium" museoa bere hastapenetan.

 

Bergarako erreilenu eta tostoien dastaketa larunbatean

Bergarako gozogintza tradizionalaren III. eguna izango da azaroaren 30ean.

Bergarako Udalak, Debagoiena Mankomunitatearekin batera antolatuta, XIV. Jardunaldi Gastronomikoen egitarauaren baitan, udazken honetan ere Erreilenuak eta Tostoiak izango ditugu protagonista Seminarioko karpan.

Egun goxoa pasatzeko modu bikaina da, Bergarako Musika Eskolak lagunduta.

Horrez gain, azaroak 29 – Abenduak 1 bitartean autokarabanen topaketa izango da eta Labegaraietako gunearen inauguratuko dugu.

Orriak