komunikazioa-k Og, 2014-09-18 15:51-n bidalia
- Bergarako patrimonio ederrenetarikoa osatzen dute jardin historikoek.
- Hauen artean: Errekalde, Olaso, Mintegia, Untzeta-Arrizuriaga, Espoloia, Moiua-Barrena, Irizar, Usondo-Laureaga, Lizarreta, Errotalde.
- Etor larunbat eta igandean bisita gidatuetara, 12etan. Gero ere bisita gidatuak antolatuko ditugu Turismo Zerbitzutik
- Kontatu herrian daukaguna bertakoei zein kanpokoei.
- Nahi duzu app-aren bitartez bisita birtuala egin?
Herrian zehar ditugun jardinetako lorategiak pertsonalitate berezia ematen diote gure herriari. Udalak biziberritu nahi lituzke guztiak, ezagutarazi eta erakutsi. Lehenengo bergararrok gozatu ahal izateko eta, baita, kanpokoei ere erakusteko.
Oraingo urteetan eraikitako patrimonio ederra erakusten ibili bagara ere, eta lortu badugu bergararrok dugun patrimonio hori balioan jartzea, Bergarara turismoa maiztasunez erakartzea –erraza baita herrian zehar bisita egiten diguten taldeak ikustea- , orain beste urrats bat eman nahi da gure lorategiekin.
Horretarako zenbait obra egiten ari da Udala eta, harian harian, lorategi hauek biziberritu eta guztion esku ipiniaz. Esaterako, Olaso Torreko fundazioarekin lortu den akordioari esker, egun hauetan egokitzen ari den bertako jardineko magnolio ederra guztion begibistan jartzeko.
Ezin ahaztu ere Errekaldeko jardin ederrerako, eraberritzeko aurreko legealdian egin zen proiektua, eta udalak gordea duena, ahal den unean pausoz pauso gauzatzeko asmoa duena.
Eta guzti honen balio guztien ezagutu erasteko, bisita gidatuak antolatu ditu, lehenak larunbat eta igande honetan, 12etan, larunbatekoa euskeraz eta igandekoa erderaz. Hortik aurrera Turismo Zerbitzuak bere programa barruan eskeiniko ditu bisita gidatuak, erreserba bitartez.
Egingo den bisitak emango dituen pausuak lorategi hauek bisitatzera eramango gaituzte:
Errekalde, bertatik hasiko dira bisitak, Turismo Zerbitzuaren egoitza eta laister Laboratorium museoa, Seminarioko bildumarekin osatua, hartuko duen jauregia. XIX. Gizaldiko bigarren erdian landua bereizten da bere landare espezie ugari, basotxoa eta terrazak (oraindik ikus daitezke parterrea, berotegiak eta ur ornidura berezia) gatik, ehun bat arbola daude 23 espezie desberdinetakoak eta 60 arbolaki baino gehiago, gehienak japoniarrak.
Irizar, Monumentu izendapena duena, irudi baten txikia baina garrantzi handikoa, errenazentista erara diseinatua, XVII. gizaldian hiri barruan jardin bihurtutako lehen ortua da berau.
Untzeta-Arrizuriaga, UNEDaren egoitza berria izengo dena, XIX.go jauregia, lehen bi hektareako lorategia bazuen ere orain erdibituta dago, baina hala ere balio handia du, bereizgarri gisa bere Himalaiako Zedroa (Cedrus deodara)
Usondo, XX. Gizaldiaren hasieran sortua Laureaga jauregiaren jardin gisa, publikora irekia dagoena 80. Hamarkadatik.
Errotalde, bere XIX. Gizaldiko haginaz eta Aranerreko errekatxoaz.
Seminarioko oraingo jardina, Espoloi pasealekua eta aipatutako Olaso Torreko jardintxoa bere magnolio izugarriaz, eta leizar pasealekua.
Guzti hau azalteko QR kodigoa garatu da eta baita ere app berezi bat, Google playn dagoena, bisita birtual osoa egiteko.
Atxikita Udal Turismo Zerbitzuak bidali digun gutuna