• Larunbatean Ekobira Azokan banatuko dira
  • Etxe bakoitzeko pertsona bat pasa daiteke tuppera jasotzera
  • Udaleko standa udal arkupeetan egongo da artxibo aldera

Datorren larunbatean, urriaren 11an, Ekobira Azoka ospatuko da San Martin plazan, goizeko 10:30tik eguerdiko 14:30tara eta arratsaldeko 16:30tatik 19:30tara, herritarrok dagokigun dohaineko tupperra jasoko dugu bertan. 

Etxe bakoitzeko tupper bat banatuko da eta horretarako nahikoa izango da udal arkupeetan artxibo aldera egongo den standetik pasatu eta Bergaran erroldatuta egotea akreditatzea. Udal langileak konprobatuko dute errolda eta tupperra entregatu, kontutan izanik etxe bakoitzeko tupper bana banatuko dela.

Ontziratu Zaitez!! deitu zaio kanpaina honi, eta banatuko diren tupper hauek erosketak egitera bideratuta daude, horrela okela, arraina edo beste erosterakoan batzerako erabiltzen diren paper eta plastikoak saiesten dira eta hondakinak murriztu. Etxeetarako ere zenbait abantaila izanik, antolaketa, garbitasuna, usain eza etab.

Kanpaina bultzatzeko herriko 17 dendari prest azaldu dira, bere komertzioetan gustoz zerbitzatuko dute tupperretan eta, bezero berezia izanez gero, premia daukanari tupperrak laga ere egingo dizkie garbi bueltatzeko baldintzarekin. Lagatzeko tupperrak kolore berdekoak dira, etxeetarakoak berriz urdinak.

Dendari beraiek, hilero 20€ko zozketa egingo dute bere bezeroen artean, saltokian bertan guradana erosteko. Promozionatzeko zozketa hauek hilean behin egingo dira sei hilebeteetan zehar.

Guztira 3000 tupper banatuko dira Bergaran. Kutxaren Ekogunearen ekimena da ekintza hau, Ekobira azokarekin batera, eta Udalaren laguntza du.