Larunbat goizean, tarte batean, Mariaren Lagundia Ikastola ondoko bidea itxita egongo da oinezkoentzat

Mariaren lagundia Ikastolako horman egin behar diren garbiketa lanak direla-eta, datorren larunbatean, hilak 16, 08:00etatik 10:30era horma horren ondoko espaloia itxita egongo da oinezkoentzat. Arrizuritik behera joan beharko dute oinezkoek.
Barkatu eragozpenak.

Industria-arloko enpresak Harixa programan parte hartzera gonbidatu nahi ditu Bergarako Udalak

Aurrez jakinarazi izan den moduan Udalak herriko hainbat eragilerekin batera abian du lan-arloan euskara sustatzeko HARIXAko programa. Programaren barruan aurten industria-arloko enpresen eta eurekin lotura duten entitateen arteko hitzarmena egin nahi da, eta hitzarmen hori enpresei aurkezteko 4 saio eskaini dira ekainean zehar, eta dagoeneko 20tik gora enpresak hartu dute horietan parte. 

Ardo dastaketa ikastaroa Mikel Garaizabalekin

Mikel Garaizabal ardoaren eta gastronomiaren dibulgatzaileak azaldutako eta zuzendutako dastaketa ikastaroa egingo da San Lorentzon .

Ordu eta erdi eta bi ordu bitarteko iraupena izango du, eta euskaraz egingo da. 

Eusko Labela duen Idiazabal Gaztarekin uztartuko da dastaketa.

Deialdia: 

  • Uztailaren 19an, 19:00etan.
  • Plaza mugatuak, izen-ematea hemen. (Izena emandako ordena errespetatuko da).
  • Dohainik.

 

Auzo-taxi zerbitzua egongo da San Kristobaleko jaietarako

Uztailaren 9an eskainiko da zerbitzua. Bidaia bakoitzak 12€ko kostua izango du eta hortik 8€ Udalak hartuko ditu beregain. Gainerakoa zerbitzuaren erabiltzaileen esku geratuko da.

22:30ean hasiko dira zerbitzua eskaintzen, Bergarako taxi geltokitik San Kristobal auzoraino. Goizeko 08:00ak arte eskainiko dute zerbitzua.

Orriak