Irailaren 24an hasiko da Agorroasingo denboraldi berria
admin-k Al, 2012-09-17 11:00-n bidalia
Zatoz eta frogatu jarduerak doan! Irailaren 17tik 23ra garbiketak direla eta itxita egongo da Agorrosin. Hala ere, 11etatik 18:00etara nahi duenak informazioa jaso eta izen-eman ahalko du bertan.
Agorrosingo denboraldi berria irailaren 24an hasiko da. Aurten, 16 kirol jarduera ezberdin izango dira; guztira, astean 71 kirol ikastaro ordu eta 1806 plaza eskainiko dira, iazko itxaron zerrendak murrizteko asmoz.
XXII. Kirol argazkien lehiaketa martxan da
admin-k Og, 2012-09-13 16:28-n bidalia
Argazki lehiaketarako lanak aurkezteko epea urriaren 3an bukatzen da eta Euskadin bizi den edozeinek parte hartu ahal du. Lehenengo saria 180€takoa izango da.
Bergarako Udalak eta Arizondo argazkizale elkarteak “Kirol argazkien lehiaketa” antolatu dute urtero bezala. Gaia, noski, kirola izango da eta zuri-beltzean zein koloretako argazkiak eta laborategiko edozein teknika prozedura ere onartuko dira.
Lanak, urriaren 3ra arte, Udaletxera bertara eraman beharko dira edo posta-zertifikatuz bidali helbide honetara:
Zabalotegi eta Martoko txiki-txokoak irailaren 17an zabalduko dira
admin-k Ar, 2012-09-11 17:30-n bidalia
Irailaren 17an, astelehenean, Zabalotegi eta Martoko Txiki-txokoek berriz ere ateak zabalduko dituzte guraso eta haurrentzat, 16:30etatik 19:30etara. Txiki-txokoak astelehenetik igandera irekitzen dira.
Agorrosinek 75.000 erabiltzaile izan ditu aurtengo udan
admin-k Ar, 2012-09-11 15:59-n bidalia
XXXIX. Ageriko pintura lehiaketa irailaren 16an ospatuko da
admin-k Ar, 2012-09-11 13:05-n bidalia
Lehiaketan nahi duen edonork parte hartu ahalko du, inongo eragozpenik gabe. Parte-hartzaile bakoitzak artelan bakarra aurkeztu dezake.
BEART Bergarako artisten elkarteak XXXIX. Ageriko pintura lehiaketa antolatu du Bergarako Udalaren laguntzaz. Lehiaketa irailaren 16an ospatuko da eta lanak egun bereko 13:00etaik 14:00etara aurkeztuko dira.
San Martin jaietan gaueko autobus zerbitzua egongo da
admin-k Ar, 2012-09-11 11:49-n bidalia
Bergarako Udalak gaueko autobus zerbitzua jarri du irailaren 15ean, larunbatean, ospatuko diren San Martin jaietarako.
Ohiko autobus zerbitzuaz gain, Bergara eta Elgeta alde batetik, eta Bergara eta Antzuola bestetik, lotuko ditu gaueko autobus zerbitzuak.
Ez da Lurraldebus txartela onartuko, beraz, autobus txartelaren ordainketa eskudirutan egingo da. Txartelaren prezioa: 1,80€koa izango da.
San Martin jaietako danborradako “abanderatuak” izateko izen-emate epea zabalik
admin-k Ar, 2012-09-11 10:26-n bidalia
Danborrada irailaren 15ean ospatuko da eta 15 urtetik gorako bergarar guztiek parte hartu ahalko dute.
Datorren larunbatean, irailaren 15ean, San Martin jaietako helduen danborrada izango dugu Bergaran. Hori dela eta, danborradako “abanderatuak” izateko izen-emateko epea zabalik dago jadanik. Desfilean parte hartu nahi duten neska-mutilek Kultur-etxean eman ahalko dute izena.
Ekintza hau herriari irekita egongo da eta 15 urtetik gorako bergarar guztiei dei egiten zaie ekitaldian parte hartzera.
Sua euskal filmaren inguruko kartel erakusketa Aroztegi aretoan
admin-k Ar, 2012-09-11 10:22-n bidalia
Erakusketa irailaren 11tik 16ra egongo da ikusgai.
Gaurtik hasita irailaren 16ra bitartean Aroztegi aretora bertaratzen direnek SUA euskal filmaren inguruko kartel erakusketa ikusi ahalko dute. Erakusketa ondorengo ordutegietan egongo da ikusgai:
Asteartetik ostiralera: 18:00-20:30
Larunbatean: 12:00-14:00 eta 18:00-20:30
Igandean: 12:00-14:00
Jabier Herreroren erakusketa bertan behera geratu da
admin-k Al, 2012-09-10 18:22-n bidalia
Abuztuaren 31tik irailaren 16ra arte, Aroztegi aretoan aurreikusita zegoen Jabier Herreroren eskultura eta pintura lanen erakusketa bertan behera geratu da.
San Martin jaiak 2012
admin-k Al, 2012-09-10 16:15-n bidalia
