Basarterako bidea itxita egongo da hiru egunez hainbat ordutan martxoaren 8tik aurrera

Asfaltatze lanak egingo dira Basarten martxoaren 8tik 10era. Lanean aritzen diren bitartean, gutxi gora behera 08:00etatik 18:00etara, ibilgailuentzat itxita egongo da bidea, emergentzietarako salbu, eta ezingo da aparkatu auzora igotzeko bidean. Barkatu eragozpenak.

Euskal Herrian egindako motorren eta ziklomotorren bilduma 2023ko erakusketa gonbidatua Aroztegi aretoan

Eskaera asko jaso ditu batzordeak, eta horietako 11 kanpoan utzi behar izan ditu. Kanpoan gelditu direnen artean 4 Bergarako kolektibo edo elkarteek egindako erakusketak dira, eta horiei erakusketa egiteko aukera emango zaie Agorrosingo barneko patioan. 

Emakume artisten Aroztegiko erakusketarekin hasiko dira Emakumeen Nazioarteko Egunaren testuinguruko ekimenak

Asko eta askotarikoak dira Bergarako hainbat eragilek martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Egunaren testuinguruan antolatu dituzten ekimenak. Gaur, martxoak 3, Aroztegi aretoan zabalduko den Bergarako emakume artisten erakusketarekin abiatuko dira ekimenok. Irekiera ekitaldia 19:30ean egingo da. Hilaren 19ra arte egongo da ikusgai 'Emakumea eta hitza' izeneko erakusketa

Orriak