Bihartik aurrera AMAMA pelikulako artelanak Aroztegin ikusgai

Bihar inauguratuko da Aroztegi aretoan AMAMA pelikulan azaltzen diren artelan batzuekin osatutako erakusketa. Erakusketaz pelikulako zuzendari bergararra, Asier Altuna, arduratu da eta filma egin duen ekipoko kideek egindako lanak egongo dira ikusgai: argazkiak, bideoak, gidoiko sekuentziak eta baita pelikulako beste zenbait elementu berezi ere. 

San Migel jaiak Angiozarren astebukaeran

Ostiralean hasi eta asteartera bitartean ekitaldi ugariz gozatzeko aukera izango da Angiozarren. Ondoren, egun bakoitzerako antolatutako ekintzak eta ekitaldiak: 

Irailak 25, barikua:

19:00etan Tanborrada

19:15etan Ikurrina jartzea, Kanpai jotzea eta etxafleroak 

19:30ean Patata Tortilla lehiaketa: (21:00etarako bukatu beharko dira tortillak). Patata, olioa, arraultzak , piperra, eta tipula bakarrik erabili ahal izango dira.

23:00etan Herriko gazteen arteko Pilota partidak

24:00etan: JaviSound DJ

Orriak