Eskualdeko klima ozeaniko epela da. Beraz, tenperaturak nahiko bigunak izaten dira urtean zehar, eta izotz arriskurik gabeko bolada luzea izaten da, maiatzetik azaroa bitartean, normalki. Euri-jasak oparoak eta nahiko ondo banatuak izaten dira: 1.300 mm. inguru, gutxienez 120 egunetan banatuta.

Halaber, ugariak dira egun hodeitsuak eta estaliak, eta horri esker irradiazioa murrizten da eta hozberoa epel mantendu. Sarri izaten dira bailaretan inbertsio termikoak ere, goizaldeko lainoak sortaraziz. Negualdiko zenbait egunsentitan izotza azaltzen da, eta paraje ospeletan eguerdi edo arratsaldera arte ere irauten du.

Uda partean batazbesteko tenperatura epela izaten da, 17-20 gradu zentigradu ingurukoa. Tropikoko edo Saharako haizea heltzen denean salbu; egun horietan tenperatura 30 gradu zentigradutik gorakoa izaten da, egoera puntualak badira ere.

Itsasoaren eragina ibai-arroen erdi eta goi partean gutxitu egiten da, haran estuen itxiturari esker. Haizeak gehienetan mendebaldetik edo ipar-mendebaldetik jotzen du; hauek hezetasunez kargatutako haize atlantiar hotz edo epelak dira. Baina udazken eta neguan hegoaldeko konponente beroa agertzen zaigu sarritan.

Erliebea menditsua da eta higaduraren ondorioz, mendi malda eta hegaletan gailurretatik higatutako materialak pilatzen dira, lur kolubialak sortaraziz. Hauetan ugari dira material mineralak, eraldatu ondoren, lur aberatsak eratzen dituztenak. Lur hauetan finkatzen dira, hain zuzen, baserri eta soroak.

Bailara hondoetako lur alubialak, aldiz, ez dira ibai alboetan besterik azaltzen eta oso hedadura urria izaten dute. Gure inguruko lurra lur karetsu nabar motakoa da gehienbat. Hau kare-harrizko materialen gainean eratzen da. Perfila A/ (Bt) / C / R erakoa da. Humusa aberatsa da materia organikotan (Mull kaitzikoa), humifikazio maila oso altua izanik baso-lurretan, eta landaretza hondarrak fresku eta erdi-deskonposaturik mantentzen dira bertan. Bestalde, lurraren goialdeko hezetasun iraunkorra dela eta, bertako fauna oso aktiboa izaten da, materia organikoaren eraldaketan oso lagungarri izanik.

Biztanleria eta dentsitatea
BIZTANLERIA ETA DENTSITATEA
Hedadura 77'05 km2
22'34%
Altuera 155 m
Populazioa 15.317 biztanle
23'89% D.G.
Dentsitatea 204'85 biztanle km2-ko
Zolu urbanoa 1'82 km2
Hiriko dentsitatea 7.440 biztanle km2-ko