Bergararren @rreta Zerbitzua zerbitzu integrala da, non behar dituzun tramite guztiak egin ahal izango dituzun eta Udalari eta herriari buruz behar duzun informazio guztia aurkituko duzun.
Oharra: Itxoite denbora murrizteko eta ilarak ekiditzeko, aurretik hitzordua hartuta etortzea aholkatzen da: 010 telefono zenbakira deituta edo Internet bidez.
Aurretiko hitzordua dutenek lehentasuna izango dute.
Eginkizun eta jarduera nagusiak
Arreta bulegoaren eginkizun nagusiak dira tramiteak egitea eta Udalarekin zerikusia duten gai guztien inguruko informazioa edo argibideak ematea.
Halaber, hemen duzu eskura udal-tramiteen katalogo eguneratua. Eta gainera, identifikazio-sistema elektronikoa baduzu, hainbat tramite eta gestio on-line egin ahal izango dituzu.
Eskaintzen diren zerbitzu garrantzitsuenak
- Informazioa eta norabideak eman.
- Udalari egin nahi dizkiozun eskaerak eta eskari-orriak erregistratu.
- Udal Erroldako inskripzioak eta bolanteak egin.
- Zergak eta tasak bideratu.
- Udalak egiten dituen kontratuetarako eskaintzak jaso.
- Erreklamazioak, kexak eta iradokizunak jaso.
- B@kQ ziurtagiria tramitatu (ikus informazioa Izenpe-ren web orrian).
Ikus tramite guztiak hemen
Aparteko zerbitzuak
Bulego elektronikoa
Bulego Elektronikoa egunero egongo da erabilgarri 06:00etatik 22:00etara bitartean, Udaletxea zabalik dagoen bitartean. Bertan, tramite guztiak modu autonomoan egin ahal izango dira.
Makina hauetan egin daitezkeen tramiteak:
- Udal erroldaren bakarkako agiria.
- Udal erroldaren agiri historikoa.
- Kexak edo iradokizunak egin.
- Aberia eta gertakarien abisuak bidali.
- Erreziboak ordaindu (txartelarekin).
- Erreziboak eta isunak kontsultatu.
- Eta beste batzuk.
Udaleko erreziboak ordaindu
Udalak bidali dizun erreziboa baldin badaukazu, hemen ordaindu dezakezu, dirutan edo banketxeko txartelaren bidez.
Ostegunetan: 07:30-15:00, 16:00-19:00
Udako ordutegia: 07:30-14:30 (Uztailaren 1etik Irailaren 15ra)
Ordutegi bereziak Gabonetan, Aste Santuan eta udan.
Bulego elektronikoa: egunero zabalik 06:00etatik 22:00etara.